XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) erdi etzanda, pilota txiki bat eskuan eta pentsati.

Burutik pasatzen ari zitzaidana huraxe bera zen: futbol talde bateko bat gehiago izatetik, besteen artean erdi galduta eta besteek babestuta eta erantzunkizun garbirik gabe, ping-pong edo pilotako jokalari bakarra izatera pasatua nintzen: lehiakide nuen munduaren aurrean neu bakarrik, neure zereginaren erantzunkizun osoarekin.

Orain pentsatzen dut nire bizitzaren aldi berri hura hautatzeko ekintza bete nuen unean hasi zela prezeski.

Bai, eta niri gertatutakoa ez zen hiriko besteenetatik oso desberdina izan.

Azken finean, ziutatean, legaltasuna eta ilegaltasuna izenez ezagutzen diren bi errealitate arbitrario horien artean muga estu fin bat besterik ez dago.

Hiriko auzotegi pobreetan bereziki.

Eta aukera alde batera ala bestera egiteak erabat muga dezake norbere etorkizuna.

Baina hiri eremu beltz hartan ez gintuzten hautatzeko hezten...

Lehen kurtsoko mutil heldu haiek eskola utziz joan ziren denborarekin: batzu lehen kurtsoan bertan, beste batzu bigarren edo hirugarrenean.

Dirua ateratzeko, lanbide bat ikastea baino bide errazagoak aurkitu bide zituzten piskanaka.

Baita arriskugarriagoak ere.

Hasieran, erreformategian ematen zituzten denboraldiak; geroago, beste batzu kartzelan ere eman zituzten (...)